Ebete hizkuntza-zerbitzuetatik irakasleei begira egiten dugun formazio eskaintza aurkezten da ondorengo orrietan. Haur eta nerabeak eleaniztunak izatera iritsi daitezen lan egiten da ikastetxeetatik, eta bide horretan lagungarriak izan daitezkeenk baliabideak eta tresnakj eskaintzen dizkiegu Ebetetik irakasleei.
Hiru norabidetako baliabideak dira:
- Euskararen erabilera sustatzera begirakoak baliabideak eta tresnak:
Ikasleen euskararen erabilerarekiko irakasleen jokabidea adostea, ikasgelan erabilera babesteko proposamenak, eta lagungarri izan daitezkeen beste zenbait tresna. - Hizkuntza-gaitasuna eta ahozkotasuna lantzera begirako baliabideak:
Hizkuntza-gaitasunari dagokionez Hizkuntza Trataera Integrala garatzeko oinarriak eta proposamenak, eta ahozkotasunari dagokionez ahozko jarduera laburrak, ekintza komunikatibo proposamenak eta hizkuntza-jolasak. - Hizkuntzarekiko jarrerak lantzera begirako oinarriak eta jarduerak:
Hizkuntza-sozializazioan laguntzea oinarri norabide moduan hartuz, hainbat ideia eta proposamen.
Ebete hizkuntza-zerbitzuetatik gai hauen inguruan irakasleentzat formazioa eskaintzen dugu. Azken urteetan hainbat eta hainbat ikastetxetan gabiltza irakasleekin lanean. Urtero 40 ikastetxe baino gehiagotan egiten ditugu ikastaroak eta saio puntualak.
Ikastaroek ikuspegi praktikoa dute, eta eguneroko lanerako tresnak proposatzeko ahalegina egiten dugu. Hori dela eta, urtez urte tresnak eta adibide berriak lantzen eta eskaintzen jarraitzen dugu.