Orain arteko ibilbidea
Ebeteren bidez haurren eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragiteko baliabideak eta tresnak garatzea eta frogatzea bilatzen dugu. Horri begira, gurasoekin, irakasleekin, eskola orduz kanpoko jardueretako hezitzaileekin eta gazteekin lan egiten dugu.
Urtero irakasleekin formazio saio ugari egiten ditugu:
- Adin ezberdinetako ikasleen irakasleekin: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza.
- Testuinguru soziolinguistiko ezberdinetakoekin: arnasguneetatik testuinguru erdaldunenetara.
Azken urteetan, 40 ikastetxe baina gehiagotan eman ditugu formazio saioak urtero Hego Euskal Herri osoan zehar.
Beraz, irakasleen beharrei erantzunez, ikasleen eta testuinguruaren ezaugarrietara egokitutako tresnak eta baliabideak eskaintzen ahalegintzen gara. Beharrak erantzun nahi horretan, urtez urte gero eta bide eta tresna gehiago landu ditugu eta horretan jarraitzen dugu.
Hasierako urteetan euskararen erabileran eragiteko tresnak eta motibazioan eragiteko baliabideak garatu genituen batez ere, eta azken urteetan ahozkotasunaren lanketari eta Hizkuntza Trataera Integralaren gaiari ere heldu diogu.
Gurasoen arloa Ebeteren sorreratik oinarri nagusienetako bat da. Hasiera hasieratik guraso euskaldun zein erdaldunentzat hitzaldiak eskaini izan ditugu eta horretan jarraitzen dugu. Urtero 60 hitzaldi baino gehiago egiten ditugu herri eta ikastetxe ezberdinetan. Horretaz gain, Gurasoen euskara batzordeei begirako aholkularitza ere eskaintzen dugu. Hainbat guraso arduratuta daude seme-alaben hizkuntza-ohiturekin, eta guraso horiei aholkularitza eskaintzen diegu elkartu daitezen, hizkuntza-ohituren oinarrian zer dagoen ulertu dezaten eta bide horretan lan egin dezaten.
Eskola orduz kanpoko jardueretako hezitzaileekin ere lan egiten dugu: kirola, musika, eskola jantokiak, aisia… Bi bidetatik lan egiten dugu: formazio saioak eskainiz hezitzaileei eta hitzarmengintzako programak sustatuz eta aholkularitza eskainiz erakunde eragileei. Azken urteetan gero eta indar handiagoa atala da, eta bereziki kirol arloan eduki berriak garatu ditugu.
Haur eta nerabeen kasuan, hizkuntza-sozializazioan jarri dugu arreta eta ezaugarri ezberdinetako programak garatzen ari gara. Batetik, gazteen hizkuntza-ohiturei begira gazteak beraiek eragile izatea helburu moduan hartu, eta hori bideratzera begira aholkularitza eskaintzen diegu Udal, ikastetxe, Guraso Elkarte eta Euskara Elkarteei. Bestetik, euskara errefortzu programak ere eskaintzen ditugu ahozkotasuna garatzen laguntzera begira eta euskararekin harreman indartsua izan dezaten zaintzera begira. Bigarren Hezkuntzan aurrez aurreko programak lantzen ditugu aisialdiko ezaugarriak zainduz baina ekintza komunikatiboen lanketa erdigunean kokatuz, eta Lehen Hezkluntzan eta Bigarren Hezkuntzan online mintzapraktika programa ere abian dugu.