Zergatik online?
Ikasleek aurretik badakite saioetara euskara erabiltzera doazela.
Pantaila aurreko hizkuntza ohiturarik ez dago finkatuta. Honek bide ematen du lagun artean edo ikasleen artean hizkuntza ohitura berriak finkatzen hasteko.
Egitasmo honek gailu bidezko komunikazioan euskara ere aukera bat dela ikusarazteko bidea zabaltzen du.
45 minutuz astean
Antolatzailea: Ebete Aholkularitza Zerbitzua
Laguntzailea: Gasteizko Udalak lagunduko du diruz.
Nori zuzendua: LH3tik LH6ra bitarteko haurrei.
Saioak: dinamikoak eta ludikoak. Jolasen bidez eta euskara erabiliz ikasleen ahozko konpetentzia linguistikoetan trebatzeko bideak landuko dira.
6 ikaslez osatutako taldeak, dinamizatzaile baten laguntzaz.
Taldeak: Gasteizko ikasleak. Taldekatzeak parte-hartzaileen ordutegien arabera bideratuko dira. Behin-behineko ordutegiak:
13:00.
18:45.
19:45.
Iraupen proposamena
– Hiruhileko bakoitzean 8 saioz osatutako programa.
– Urte guztiko iraupena izango duen programa. 2022-2023 ikasturtean urtarriletik ekainera (16 saio). 2023-2024 ikasturtean 24 saioko proposamena egitea aurreikusten da.
Izen-ematea eta ordainketa
Ebetek kudeatuko du.
Parte-hartzaileen betebeharra
Saioetan euskaraz aritzea, parte-hartzaile denak errespetatu eta saioaren dinamikari laguntzea.
Finantziazioa
Udal, guraso elkarte edo edo eta ikastetxeetatik finantziatutako egitasmoa izateko aukerak zabalduko dira.