Ebete hizkuntza-zrbitzuetatik azken urteetan hainbat baliabide landu ditugu haur eta nerabeen euskararen erabilera indartzera, ahozko gaitasuna garatzera eta euskararekin harremana sendotzera begira.
Programa eta baliabide gehienak haur eta nerabeekin aritzen diren eragileei begirakoak dira: irakasleentzat ikastaroak, gurasoentzat saioak, eskolaz kanpoko eta kiroletako hezitzaileentzat formazioa eta aholkularitza, eta abar.
Baina horietaz gain haur eta nerabeei begirako programa batzuk sortu ditugu eta kudeatzen ari gara. Bi norabidetako programak dira:
- Euskara errefortzu programak: MintzaOn (online) eta Berbontzi (aurrez aurre)
- Gazte eragileen batzordeak
Ezaugarri ezberdinetako programak dira, baina biak haur eta nerabeen hizkuntza-sozializazioan laguntzera begira egokiak eta eraginkorrak:
- MintzaOn online programa da. Etxealdi garaian sortutakoa da eta arrakasta eta eraginkortasuna ikusita mantentzea eta hedatzea hautatu da,
- Berbontzi: aurrez aurreko errefortzu saioak dira, Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutakoak.
- Gazte ekintzaileak: kasu honetan parte hartzaileak euskara sustatzeko prest dauden nerabeak dira, errefortzu programa bat baino babesgune bat eskaini nahi zaie, eta eragile izan daitezen lagundu.
Ondorengo orrietan programa bakoitzaren aurkezpena egiten da.