Haur eta nerabeek eskola orduz kanpokoak diren baina dinamizatuak diren hainbat gune eta jardueretan parte hartzen dute. Jarduera horiek egoera egokiak dira euskararen erabilera sustatzeko eta euskarazko bizipenak eskaintzeko. Irakasleek ikasgelan eta ikastetxeko beste eremuetan egin dezaketenaren bide osagarri eta garrantzitsuak dira eskolaz kanpoko jarduerak.
Ebete hizkuntza-zerbitzuetatik hainbat urte daramatzagu jarduera horietako hezitzaileei begirako formazioa eskaintzen.