Nor gara?
Lasarte-Oriakoa naiz eta 1973an jaio nintzen. Gizarte hezitzaile ikasketak egin nituen. Hainbat urte eman nituen euskararen erabileran eragiteko ekimenetan parte hartzen eta 2007an Ebete hizkuntza-zerbitzuak sortu nuen. Ordutik Euskal Herri osoan zehar nabil ikastaro eta hitzaldiak ematen, baita aholkularitza eskaintzen ere.
1979an Eibarren jaio nintzen eta gaur egun Soraluzen bizi naiz.
Soraluzeko Pilpilean Euskaltzaleen Elkartean hamar urtez jardun ostean, 2016an hasi nintzen EBETEn.
Soziolinguistika eta hezkuntzaren gaiak oso gustuko ditut eta EBETEn biei begira lan egiteko aukera izan dut.
EBETEk hainbat ildo eta egitasmo desberdin lantzen ditu. Lan taldeko kideak denetan parte hartzen badugu ere, Mintza ON egitasmoa (ikasleentzat online bidezko mintzapraktika programa) eta familien ildoa dira gaur egun nire ardura nagusiak.
“Euskararen erabilerak arduratzen bagaitu eraman dezagun egunerokoen lehen lerrora. Merezi dugulako, merezi dutelako.”
Horretaz gain, hainbat aditu eta eragilerekin elkarlanean aritzen gara baliabideak garatu eta berriak sortzera begira.