Ikastetxeetan lan handia egiten da haur eta nerabeek hizkuntza ondo ikas ditzaten. Bide horretan eskolako eremu osoan euskararen erabilera zaintzea eta indartzea ezinbestekoa da.
Jantokietako hezitzaileek horren berri izan dezaten eta erabilera sustatzeko estrategiak eta baliabideak eskura izan ditzaten formazioa eta aholkularitza eskaintzen dugu Ebetetik.
Dokumentu honetan hezitzaileei begira landutako oinarriak eta proposamenak aurkezten dira.