Helduei begirako jarduera antolatuetan ere euskararen presentzia eta erabilera zaintzeko urratsak ematen ari dira hainbat eragile eta erakunde. Gizartea gero eta elebidunagoa da eta aisialdiko, kiroleko edo kultura arloko jardueretan hori ikusaraztea eta zaintzea bilatzen da.
Ebetetik haur eta nerabeei begirako jardueretan jartzen dugu arreta nagusiki, baina dokumentu honetan helduei begirako jardueretarako oinarriak, irizpideak eta proposamenak aurkezten ditugu.