Hainbat gaztelekuetako helburuen barruan nerabeen euskararen erabilera sustatzea izaten da nagusienetako bat. Jarduera egokiak dira erabilera indartzeko, baita euskararekiko jarrerak lantzeko ere. Dokumentu honetan zeregin horretarako baliagarriak diren oinarri eta proposamen batzuk aurkezten dira.