Haur eta nerabeek eskola orduz kanpokoak diren baina dinamizatuak diren hainbat gune eta jardueretan parte hartzen dute. Jarduera horiek egoera egokiak dira euskararen erabilera sustatzeko eta euskarazko bizipenak eskaintzeko. Irakasleek ikasgelan eta ikastetxeko beste eremuetan egin dezaketenaren bide osagarri eta garrantzitsuak dira eskolaz kanpoko jarduerak.
Ebete hizkuntza-zerbitzuetatik hainbat urte daramatzagu jarduera horietako hezitzaileei begirako formazioa eskaintzen. Honakoak dira jarduera nagusiak:
- Udaleku Irekiak eta Itxiak
- Ludotekak eta gaztelekuak
- Kultur jarduerak: dantza, musika edota antzerkia
- Bestelakoak: euskara errefortzu programak, besteak beste
Jardueretara egokitutako hainbat eduki garatu ditugu eta ludotekei edo udalekuei begirako gidak ere landu izan ditugu, besteak beste.