Hainbat herri eta auzotan urrats berriak eman nahi dira haur eta nerabeentzat eskaintzen diren kirol jardueretan euskararen presentzia eta erabilera indartzera begira, bereziki entrenamenduetan eta entrenatzaile eta partaideen arteko harremanean arreta jarriz.
Haur eta nerabe gehien gehienak eleaniztunak izateko bidean daude: gutxienez euskara, gaztelania eta ingelesa ikasten ari dira. Euskarazko ereduetan ikasten duten arren, euskara ere ondo ikastera begira, eta benetan euskaraz ere eroso eta erraz aritzera begira behar beharrezkoa da eskolaz kanpo euskara erabiltzeko aukerak izatea.
Are gehiago, haur eta nerabe askok euskara nagusiki eskolarekin lotzen dute, eta bizipen gutxi dituzte bestelako egoera eta harremanetan.
Norabide horretan laguntzera begira, kirol elkarteetan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea oinarrizkoa da.