Zeintzuk dira gure helburuak?
Haurren eta gazteen euskararen erabilera, hizkuntz-gaitasuna eta hizkuntza-ohiturak dira gure la esparrua, eta horri begirako baliabideak eta tresnak garatzeko helburuarekin lan egiten dugu. Arlo horretan aritzen diren eragileei tresna praktikoak eta eraginkorrak eskaintzea da gure helburua.
Horren barruan ezaugarri ezberdinetako zerbitzuak eskaintzen ditugu: ikastaroak, formazio saio puntualak, aholkularitza, gidak, hitzaldiak, eta abar.
Baliabide eta tresna praktikoak lantzea da helburua, eta horiek eragileei aurkeztea eta frogatzera gonbidatzea. Horretarako, azken urteetan agertzen ari diren azterketak eta ikerketak oinarri hartu eta horiek eguneroko errealitatera egokitzeko ahalegina egiten dugu.
Gaur egun lau arlo nagusitan ari gara lanean: irakasleak, gurasoak, eskolaz kanpoko jardueretako hezitzaileak eta haur eta gazteak.
Irakasleak arduratuta daude ikasleen euskararen erabilerarekin, gaitasun komunikatiboekin eta euskararekiko jarrerekin. Gai horien inguruan baliabideak eta tresnak landu ditugu eta horretan jarraitzen dugu. Horiek guztiak irakasleei eskaintzen dizkiegu formazio saioen bidez eta jarraipen saioen bidez.
Gurasoak euskararekiko jarrera aktiboak izatea beharrezkoa da haurren eta gazteen hizkuntza-ohiturei begira. Horren inguruan bide ezberdinak garatzen ahalegintzen gara:
- batetik, hitzaldien bidez gurasoei mezu egokiak eskaintzea eta gurasoen kezkak erantzutea.
- bestetik, aholkularitza eta formazio saioen bidez euskararekiko arduratuta dauden gurasoei baliabideak eta tresnak eskaintzea.
Eskola orduz kanpoko jardueren gaia gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari da haurren eta gazteen euskararen erabilera indartzea helburu duten eragileentzat. Kirol esparrua, adibidez, lehentasunezko gune bat dela argi ikusten da, baina baita aisialdi jarduerak, eskola jantoki orduak eta beste hainbat jarduera ere. Arlo honetan hezitzaileentzat euskararen erabileran eragiteko tresna praktikoak garatzen ahalegintzen gara, eta horrekin batera hezitzaileentzat formazio saioak ere eskaintzen dira jardueretan erabilera sustatzearen garrantzia barneratu dezaten eta hori egiteko tresnak eskura izan ditzaten.
Haur eta nerabeen hizkuntza-sozializazioan jartzen dugu arreta. Hau da: haur eta nerabeen hizkuntza-sozializazioan laguntzera begirfako aholkularitza eskaintzen dugu, eta zuzenean eragiteko zerbiztu batzuk ere eskaintzen ditugu. Bi norabidetakoa baliabideak garatu ditugu:
- euskararen erabilera indartzeko ekimenetan beraiek eragile izatera begirako programak.
- euskararen erabilera eta ahozko gaitasuna indartzeko euskara errefortuz programak, aurrez aurrekoka baina baita online bidezkoak ere.