Hitzaldi edo sentsibilizazio saioak
Hitzaldi edo sentsibilizazio saio ezberdinak eskaintzen ditugu. Kasuan kasu:
- Euskaraz ez dakiten edo gutxi dakiten gurasoentzat
- Guraso euskaldunentzat
Saioak aurrez aurrekoak edo telematikoak izan daitezke.
Lantegi edo saio praktikoak
Euskaraz ez dakiten edo gutxi dakiten gurasoentzat zuzenduta. HH eta LHko gurasoentzako proposamenak eta tresnak. Lehenengoa Kuku argitalpenean oinarritua eta bigarrena opor garaietara begirakoa.
Aholkularitza eta dinamizazioa
Familiei begirako ekimenen inguruan Aholkularitza eta dinamizazioa eskaintzen dugu.
Besteak beste:
- Guraso euskara batzordeak sortzeko aholkularitza eta dinamizazioa
- Familiei begirako aktibazio ekimenen diseinua eta dinamizazioa
- Herri edo ikastetxeetan familiekin euskararen erabileraren eta hizkuntza-ohituren gaiak lantzeko aholkularitza
Tokian toki eskaintza egokitu behar denez, gai haurn inguruzko informazio gehiago nahi izan ezkero jarri harremanetan email edo telefono bidez.