Haurren eta gazteen euskararen erabilera, hizkuntz-gaitasuna eta hizkuntza-ohiturak helburu
Ebete
Ebeteren bidez haurren eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragiteko baliabideak eta tresnak garatzea eta frogatzea bilatzen dugu. Horri begira, gurasoekin, irakasleekin, eskola orduz kanpoko jardueretako hezitzaileekin eta gazteekin lan egiten dugu.
Zerbitzuak
Ikastaro, hitzaldi, saio teoriko-praktikoak eta gure aholkularitza eskaintzen dugu hainbat esparrutan.
Euskara sustatzeko eduki didaktikoak
Euskararen erabilerak eta haur eta nerabeen hizkuntza-ohiturak arduratzen gaitu, eta heziketa eta sozializazio prozesuan lagungarri izan daitezkeen baliabideak garatu ditugu gure ibilbidean zehar eskainitako hitzaldi, saio teoriko-praktiko eta aholkularitzatik.